XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GURE IRRATIA Joan den ortziralean, Baionan, ur hegian den bil tokian, Gure Irratiak egin du bere urteko biltzar nagusia.Jende andana bat bilau da karia hortarat.
Entzun ditugu lendakaria, idazlea, diruzaina eta talden ihardezleak eta bertze.
Mintzatu dira xaz zer lan erabili duten, eta geroari buruz zoin den Gure Irratiaren jokabidea.
Bertzeak bertze idazleak erranik entzun dugu Gure Irratiaren politika saila hauxe dela:
Hori bertze hainitz jenderekin partzuergoan, euskara bere zilotik ateratzeko.
Ez dezake bereziki onhart C.D.I.-k hedatzen dituen meza batzuetan erdarazko hitz batzu erabiliak izan diten.
Erdara entzun nahi duenak badu igande oroz erdarazko mezaren entzuteko ahala.
Denek jakin dezatela, erdaraz mintzatu nahi dena baztertua izanen dela nor nahi izanik ere eta mintzagaia zer nahi mota izanik ere.
Gure Irratiak nahi luke igande aratsaldetan indar berezi bat egin bereziki herri ttipietan diren kirolarien alderat.
Heiekin baditugu jada harreman frango.
Horiek nahi ditugu emendatu eta hobetu eta har gatik heiekin usu usua elgarretaratu.
Elestatzeek, ondotik, erran nahi zuten gero eta gehiago jende badela Gure Irratia entzuten duenik eta hunen geroaz axolatzen denik.
Azkenik, biltzar nagusi huntakoek xutik eman dute zuzendaritza berri bat. Lau gazte berri sartu dira. M. B.